1. Hiruhilabetea
1. SAIOA: 2012, urria
1ª SESIÓN: Octubre, 2012
external image listen.gif
ENTZUMENA

COMPRENSIÓN ORAL


SARRERA: Entzumenaren garrantzia
1 jarduera: Talde elkarrizketa. Entzumena lantzeko ereduen eta gelako praktika didaktikoaren inguruan. Zer egiten dugu? Nola egiten dugu?

Entzumena lantzeko prozesua da garrantzitsuena. Horregatik, lehendabizi Orientabide didaktikoak aztertu beharko genituzke. Dokumentuan bertan esanguratsuena nabarmentzea proposatzen dizuegu.
2. jarduera: Prozesuaren hiru faseen garrantzia azpimarratu behar dugu. Jarduera honetan entzuteko estrategien inguruan arituko gara.
3. jarduera: Entzutezkoa lantzeko prozesua lantzen bada, ebaluazioa ere kontuan hartu behar dugu.
Zein dira entzutezkoaren ebaluazio-irizpideak? Zer eskatzen da ikasleek ulertu duten ala ez egiaztatzeko?

Ulertutakoa ebaluatzeko irizpideak. Hautatu eta zeure egin.


* 3. jarduera _LH

* 3. jarduera_DBH

4 jarduera: Ahozko ulermena lantzeko materialak.
Zer material erabiliko dugu entzumena lantzeko?
Ingelesez zein gaztelaniaz eta euskaraz ere material asko dago.
Hiru hizkuntzetan ahozko testuak bilatzeko helbideak eskeintzen ditugu.
Gai honi lotuta bi eztabaidagai proposatzen dizkizuegu:
  • Materialen egokitzapena. Nolako materiala erabili? Material egokia ala Material egokitua? Zer esan nahi du egokiak?
  • Ikasleen hizkuntza mailak ala ikasleen interesak premiazkoak dira? Zer egin dezakegu testu zailak ulergarriak izateko?

Bestaldetik, beste aspektu bat izan behar dugu kontutan: iturria.

  • Irakaslearen papera. Irakaslea oso igorle aproposa da hainbat egoeratan: ipuinak kontatzen, testu literarioak lantzen, testu anitzak irakurtzen….
  • Ahozko ekoizpen errealak: kanpoko jendeak, familiak, eskola elkartea... eginak
*
* 4. jarduera:


5. jarduera: Web 2.0 gunea . DIIGO

Irakasleak eskuetan dituen baliabide horiek guztiak antolatzeko eta sarean noiznahi erabilgarri eta eskuragarri izateko erreminta.
Eskolarako Esperimentazioa:

  • 6. jarduera: Ikasgelan entzumen jarduera bat uztartzeko proposamena.
Entzumena lantzeko jarduera solteek ez dute zentzu handirik eta beste abileziekin uztartu behar dira. Entzumenaren helburuak aztertu behar dituzue eta honen arabera jarduerak hiru hizkuntzetan asmatu eta proiektu komun batean uztartu.
Lan praktikoa proposatzen da atal honetan: Proposamenean, saioan landu edo erakutsitako estrategiak eta hautatutako ebaluazio irizpideak uztartu behar dira. Prozesua eta emaitza, alegia. Talde lana proposatzen da.

.
  • 7. jarduera: Entzumena lantzen ikastetxean. Hobekuntza Plana. Eredua.
Eta ikastetxeak hobekuntza ekintza gisa ahozkoaren ulermena landu nahiko balu?. Zer egin liteke ikastetxean? Zer egin dezakegu ikastetxean denok parametro berdinen arabera, estrategia berdinak eta prozesu berdina kontuan hartzeko gure praktika didaktikoan?


Oinarrizko Bibliografia: Zenbait artikulu eta baliabide interesgarri

Bibliografía Básica: algunos artículos y recursos interesantes


steps.gif